XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Arrasate Bergara-ko epai-barrutiko udalerria da, zabaldura fisikoa 30,7 kilometro karratukoa duelarik.
Udalerria-ren barnean, hiriguneaz gain,
Inguruetan
Arrasate edo Mondragoe-ko populazioak beraldiko gorakada jasan du XX mendean.
Beraz, 1.900 urteko 2.713 bizilagunezko kopurua 1.981 urtean 20.045-ekoa bilakatu zen.
Etorkinen multzoa handia izan zen 1.950-1.960-eko hamarkadan.
Gaur, beste herritan gisa, etorkinen etorrera eten egin da.
1.975 urtean arrasatearrak jatorriz ez ziren %eko 34,9-a baino.
Euskararen egoera aski problematikoa da, gehiengoiak euskara ezezaguna duelarik.
1.971 unean 22.421 bizilagunetatik 9.820 baino etziren euskaldun; eta 1.981 zentzuaren arabera, gutxienez, 12.227 erdaldun huts ziren.
Langilegoaren gehiengoak bigarren sektorean edo industrian dihardu;
Lehendik ere bazuen serrailgintzak tradizio aski, ferroletako ekintzatik metalurgia modernora igaroz.
Bestalde, merkataritzak ere garrantzia handia du, inguruko herrien beharrak betetzen dituelarik.
Kondairari dagokionez, Arrasate Leintz-Aranako historiarekin nahasten da.
Lehen aztarrenak 901 urtekoak izan daitezke,
Herria hiribildu bihurtzen da 1.260 urtean, Mondragoe-ren (eta bertako auzo edo nukleo baten) izena aipatuz